top of page
Buscar

2. WORKSHOP-A ARRAKASTAZ OSPATU DUGU

Taldeek elkarlanean dihardute gizarte-eragileentzako proposamenekin


Joan den ostiralean, martxoaren 12an, arrakasta handiz ospatu genuen Ocean i3ren 2020-2021 edizioko 2. workshopa birtuala. Unibertsitateko komunitatea (ikasleak eta irakasleak) bildu zen oraingoan partaide bakoitzak taldearen barruan duen erronka, rola eta lana hobeto ezagutzeko. Horrela, hobeto definitu dira apirileko 3. tailerrean gizarte-eragileei aurkeztuko zaizkien proiektu kolektiboak.


Proiektuaren bigarren bertsioa egiteko helburu bateratuarekin, erronka bakoitzeko ikasleak eta irakasleak bildu ziren; banakako zeregin argiak, taldearen lankidetzako zereginak eta erronka bakoitzaren talde-helburuak definitzeko. Halaber, talde bakoitzaren edukiak eta/edo prototipoak eta identitatea asmatu eta garatu ziren. Azkenik, 3 minutuko pitch bat egin zen, eta talde bakoitzak bere lanaren emaitzak aurkeztu zizkien bigarren workshopeko parte-hartzaile guztiei.

Pandemiaren ondorioz, tailerra erabat digitala izan zen. Horretarako, sareko bi plataforma erabili genituen: alde batetik, Gatherrek Ocean i3 komunitatea urrutitik biltzeko aukera eman zigun, aurrez aurre egingo genukeen bezala. Bestalde, Mural (online lankidetzarako arbel bisuala) izan zen lan-prozesu osoa elkarlanean lantzeko eta dokumentatzeko baliabidea.

Eleaniztasunak proiektuaren nortasun-marka izaten jarraitzen du, eta zeregin garrantzitsua izan zuen bigarren topaketa honetan, komunikazioa 4 hizkuntzetan egin ahal baitzen (gaztelania, frantsesa, euskara eta ingelesa). DREAM-EUSKAMPUS taldeak Ocean i3 proiekturako diseinatu duen hizkuntza-politikaren kontsigna nagusiak aurkeztu zizkigun eta UPV/EHUko Frantseseko Helburu espezifikoetarako lantaldea - FOS taldeak laguntzen egon zen, kultura anitzeko giroa sortuz, komunikazio-ingurune aske eta eraginkor batean lan egiteko aukera emanez.


Comments


bottom of page