top of page
Buscar

PARTE HARTZE ARRAKASTATSUA 2020KO LEHENENGO OCEAN I3 MINTEGIAN

Ostiralean ospatu zen Ficoban, Irunen, 2020.urteko lehenengo Ocean i³ Mintegi arrakastatsua.


2020.urteko urtarrilaren 30a izan zen topaketaren eguna, non Bordeaux eta Euskal Herriko Unibertsitateko elkarteetako 95 pertsona baino gehiagok parte hartu zuten. Gainera, mugako bi aldeetako 14 gizarte eragile ere bertaratu ziren.


ARGAZKI 1: Mintegiko partehartzaileek taldeetan bildurik gizarte eragileek plazaratutako erronkak ezagutu zituzten.






Goizaldeko helburu nagusia, gizarte eragileek proposatutako erronka desberdineei konponbide desberdinak aurkitzea izan da, beti ere ardatz nagusia Euroeskualdeko ozeanoak jasaten duen plastiko kutsadura izanik.

Kulturaniztasun eta eleaniztasuneko taldeak osatu dira konponbideak aurkitzeko asmoz. Gizarte eragileen erronkeei erantzun bat emateaz gain, beraien artean komunikatzeak ekarri zezakeen arazoa ere gainditzeko helburuarekin. Beti ere mugak garaituz eta gustura sentitzen ziren hizkuntzan mintzatzera animatuz.


Bazkal ostean, gustukoen izan dituzten erronkak aukeratu dituzte ikasle eta irakasleek, beraien diziplinaren ikuspegitik konponbideak plazaratzeko asmoarekin. Era honetan, beraien GRAL, MAL, Proiektu, Unitate Didaktiko edo beste zenbait lanetarako edukia sortuko dute.



ARGAZKI 2: Gizarte eragileek proposatutako erronkeei konponbide posibleak aurkezten dituzte ikasleek post-it bitartez.






Azpimarratzekoa da Ocean i3 proiektuan parte hartzen duten diziplinez gain, 2019-2020 ikasturtean atxikitu berri direla Letren Fakultatea Frantsezeko Filologiarekin, eta Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea. Hurrengo mintegian, ikasleen aurrerapenak ikusteaz gain, erronken ikuspegi desberdinak ezagutzeko aukera izango da. Aurrera!


Hurrengo estekan mintegiko infografia kontsultatu dezakezu:




Comments


bottom of page