top of page
Buscar

OZEANOEN NAZIOARTEKO EGUNA

Gaur, ekainak 8, Ozeanoen Nazioarteko Eguna da! Ocean i3-n hura zaintzen eta balorizatzen lagunduko duten ezagutzak garatzeko lan egiten dugu. Halaber, enplegagarritasuna, ikaskuntza eta berrikuntza sustatzen ditugu jasangarritasunaren paradigma “ekonomia urdinaren” ikuspuntutik, hau da, ozeanoaren ahalmen ekonomikoan oinarrituz.


Nazio Batuen Erakundearen arabera:

“ozeanoak planetako oxigenoaren %50 ekoizten du gutxienez, lurreko biodibertsitatearen zatirik handiena hartzen du, eta mundu osoko milioika pertsonarentzako proteina-iturri nagusia da.”

2018tik gaur arte, Ocean i3-n elkarrekin lan egin dugu Euskal Herriko mugaz gaindiko 25 gizarte-eragilerekin eta 16 jakintza-alorretako ikasle-taldeekin (besteak beste, Komunikazioa, Kriminologia, Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza, Biologia, Erizaintza...). Ozeanoaren plastiko kutsaduraren inguruko 14 erronka garatu dira, itsasoaren eta jarrangarritasunari buruzko ezagutzak eta esku-hartzeak eskainiz. Emaitza gisa, 70 banakako proiektu egin dira, besteak beste, Gradu Bukaerako Lanak (GRLA), Master Bukaerako Lanak, irakasgaien Proiektu Tutorizatuak... Ocean i3 proiektuari eta plastikoen bidezko kutsadura murrizteko xedeari lotutako 27 praktika ere egin dira.



Gaur egun, proiektuko parte hartzaileek ozeanoei buruz ikasi eta ezagutza sortzeko beharraz gehiago jabetzen laguntzen digute, eta ekonomia urdinak eskaintzen dizkigun aukerak sustatzera bultzatzen gaituzte, iraunkortasunarekiko konpromisoa sendotuz.


Ozeanoaren eta honen garrantziaren inguruan ikasten jarraitu nahi baduzu, Nazio Batuen artikulu hau bisitatzera gonbidatzen zaitugu:



1 comentario

1 commentaire


Marien Ortiz
Marien Ortiz
12 juin 2021

Las vacaciones en la playa son una escapada popular para aquellos que buscan disfrutar de unas vacaciones relajantes. Alquilar una casa en la playa es una excelente manera de permanecer cerca del mar y relajarse en un espacio que es como su hogar. Alquilar una casa de vacaciones le brinda una casa grande y espaciosa con las comodidades necesarias como una cocina, patio o terraza, sistemas de entretenimiento y más. Las playas de parque natural de las Breñas y marismas de Barbate son destinos populares de vacaciones en España donde puedes hospedarte muy cómodamente en la Casa Isabel, con muchos kilómetros de hermosas playas que ofrecen espléndidas vistas al mar.

J'aime
bottom of page