top of page
Buscar

Ane Berasainek bere esperientzia kontatu digu


Ane Berasain Goia naiz eta frantses filologiako laugarren mailan nago. Azken urte honetan “Français sur Objectivs Spécifiques” izena duen ikasgaia eduki dugu eta honen baitan ezagutu dugu Océan i3 proiektua. Irakasleak proposatu zigun proiektuan parte hartzea eta ez genuen aukera galdu.


Ni, baita nire ikaskideak ere, hizkuntza aniztasunaren atalean aritu gara lanean eta unitate didaktiko bat sortu dugu EHU/UPVko ikasle zein irakasleek beraien frantsesa hobetzeko aukera izan dezaten, honela Bordeleko ikasle eta irakasleekin komunikazioa errazteko. Hasiera batean pentsatuta geneukan lan egiteko modua guztiz aldatu behar izan dugu Covid-19a dela eta, baina hala eta guztiz ere Océan i3 komunitaterako baliagarriak izango diren tresnak sortzen saiatu gara.


Niretzat oso esperientzia aberasgarria izan da, ikusi baitut posible dela bilera berdinean hizkuntza desberdinak egotea, bakoitzak nahi duen hizkuntza erabiltzea eta hala eta guztiz ere partaide guztiak hein handi batean elkar ulertzea. Gainera, jendeak eskuartean dituen proiektuak deskubritzeko aukera izan dugu eta nahiz eta gure lan esparrua ez izan hagitz interesgarria izan da


Comments


bottom of page