top of page
Buscar

IREKITA OCEAN i3 PROIEKTURAKO ERRONKAK AURKEZTEKO EPEA

Actualizado: 23 dic 2020

Ocean i3 proiektuak 2020-21 edizio berria hasia du bere komunitatearentzako kolaboraziorako formatu berri bat berriztatuz: OKTONINE lankidetza plataforma, etengabe, zeharka eta elkarlanean aritzeko aukera emango diguna.


Deialdia hau proiektuaren kolaboratzaileak izandako edo izan nahi duten agenteei zuzenduta dago. Joan de ikasturtean erronka bat proposatu zenieten ikasleei: “Ozeanoaren plastiko bidezko kutsadura”. Eta oso ona izan da proiektuaren komunitateak emandako erantzuna.

Aurten ere parte hartzera gonbidatzen zaitugu erronkak proposatuz. Erronka urtarrilaren 8a baino lehenargitaratu ahal izango duzu, plataforma baten bidez, deialdi honetako oinarriei jarraituta, bertan azaltzen dira segitu beharreko urrats guztiak: https://euskampus.oktonine.com/calls/ocean-i-3/20-21/eu

Gonbidatutako entitateak era askotakoak dira (publikoak zein pribatuak, hainbat arlorekin lotutakoak: ingurumena, hezkuntza, osasuna, uren kalitatea, komunikazioa, teknologia digitalak, etab.), proiektu honetan parte hartzen duten ikasle unibertsitarioen profila bezain askotarikoa. Hortaz, proposatzen dituzuen erronka guztiak ongi etorriak izango dira.

Gogorarazten dizugu helburua dela lan taldeak sortzea hainbat diziplinatako ikasleak elkartuz, zuen erronkari ekarpenak egin ditzaten, betiere beren gradu eta master amaierako lanetatik, aplikatutako proiektuetatik edo praktiketatik abiatuta.


Hurrengo WORKSHOPen egutegia:

Mugaz haraindiko WORKSHOPa: 2021eko otsailaren 5ean, ostirala

  • Irteera ofiziala eta hautatutako erronken aurkezpena. Lan egingo da taldeekin beharrak identifikatzeari buruz, eta diziplinetako ekarpenak bilduko dituen lehen ekintza plana diseinatzeko.

Mugaz haraindiko WORKSHOPa: 2021eko apirilaren 16an, ostirala

  • Lanen aurrerapenen jarraipena/ erronken KONTRASTEA ikasle taldearekin

Mugaz haraindiko WORKSHOPa (itxiera): 2021eko ekainaren 25ean, ostirala

  • Lortutako emaitzen aurkezpen finala


Zuen parte hartzea guretzako oso garrantzitsua da. Espero dugu aurten ere zure esku hartzea izango dugula gure komunitatea eta kolaborazioak sendotzen jarraitzeko. Zure esanetara gaude posta elektronikoa (oceani3@euskampus.eu) erabilita, eta, behar izanez gero, bideo deia programatuta. Lasai asko eskatu gure laguntza zure erronka definitzeko.


Comments


bottom of page