top of page
Buscar

KONTRASTE ETA BALORIZAZIO-BATZORDEA: ESPERIENTZIA PILOTU BAT KOMUNIKAZIO ETA ENPRESA IKASLEEKIN

Ocean i3-ko 19/20 edizioan parte hartu duten ikasle batzuek aukera izan dute beren Gradu Amaierako Lanak (GRAL) modu esperimentalean Kontraste eta Balorizazio Batzorde batean aurkezteko. Aurten bi esperientzia pilotu egin dira UPV/EHUko Enpresa eta Komunikazioko ikasleekin. Saioen helburua ikerketen diseinua eta ikasleek lortutako emaitza nagusiak kontrastatzea izan zen, Kontraste eta Balorizazio Batzorde baten parte-hartzearekin (beren Fakultatetik eta/edo unibertsitatetik kanpoko pertsonak eta profesionalak), zeinak hainbat ikuspegi eman zituen.


Ocean i3-ko 19/20 edizioan parte hartu zuten UPV/EHUko komunikazio-ikasleek joan den ekainaren 19an aurkeztu zuten beren Gradu Amaierako Lana Kontraste eta Balorizazio Batzordean.


Lorea Diezek eta Irune Aranak, Publizitate eta Harreman Publikoetako 4. mailako ikasleek, "Ocean i3rako Komunikazio Plan Integrala" egin dute Gradu Amaierako Lan gisa, eta beraien Tribunalaren aurrean defendatu ondoren, Euskampus Fundazioko diziplinarteko talde osoaren aurrean aurkeztu dute, zeina Ocean i3 proiektuko 3 erakunde bazkideetako bat den.


Bestalde, ikasleek beraiaen GRALeko Komunikazio Plana praktikan jartzeko aukera izan dute, Ocean i3ko komunikazio-arloan bekadun gisa parte hartuz gauzatu baitute.


Esperientzia berri hori baliagarria izan da Euskampuseko talde osoak zehatz ezagutzeko zer dagoen ikasleek praktiketan egin duten lanaren atzean; diseinatu duten Komunikazio Planaren diagnostikoa eta plangintza. Ikasleek azaldu dute zertan oinarritu den beren GRAL, proiektuaren kanpoko zein barruko komunikazioaren funtsezko oinarria, ikasturte honetan egindako ekintzetan ikusi ahal izan dena, hala nola sare sozialen eta WiX bidezko webgunearen sorrera eta kudeaketa.


Esperientzia aberasgarria izan da bertaratutako guztientzat; izan ere, Kontraste eta Balorizazio Batzordearen helburu nagusia emaitza nagusiak aurkeztea eta Euskampus Fundazioko diziplina anitzeko taldearen ekarpenak eta aurreikuspenak jasotzea izan zen.


Bestalde, Ocean i3-ko 19/20 edizioan parte hartu zuten UP/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko (Gipuzkoa saila) ikasleek joan den ekainaren 26an aurkeztu zuten beren Gradu Amaierako Lana Kontraste eta Balorizazio Batzordean, honako hauek osatuta:

  1. Julieta Barrenechea (Euskampus Fundazioa eta Université de Bordeaux)

  2. Iratxe Acha (Saiolan Gipuzkoa eta Interreg POCTEFA ORHI Nekazaritzako Elikagaien Sektorearen Ekonomia Zirkularra Proiektua)

  3. Pilar Gil (HBP UPV/EHU- IKASGURA Ikerketa Taldea)

  4. Rocio Almandoz (UPV/EHUko Kriminologian Graduatua eta Ocean i3ko 18/19 ikasturtean ikasle gisa parte hartu zuena)


Ainhize Ibarretxe, Onintza Zarzuelo eta Irati Lazpiur ikasleek, Irati Labaien, Ainhoa Garayar, Maider Aldaz eta Alberto Díaz de Junguituk zuzenduta, elkarlanean egin dute beren Gradu Amaierako Lana, beraien GRALeko diseinuan oinarritu dena, bi parte izan dituelarik. Lehenengoa, euskal kostaldean mikroplastikoen presentziari buruzko baterako diagnostikoa elkarlanean eraikitzeari buruzkoa (Ocean i3 proiektuaren edizio honetako erronka); bigarren zatian, aldiz, beren ikerketa-lanen helburu espezifikoak zehaztu ziren, proiektu honetarako esperientzia pilotu bat osatuz.


Ikasleek honako GRAL hauek egin eta aurkeztu dituzte: Impacto de los plásticos en el océano: un análisis de las posibilidades desde el sector de la alimentación, Ainhize Ibarretxek egina; La gestión de las aguas y la presencia de microplásticos en la costa de Gipuzkoa, Onintza Zarzuelok egina; eta Mikroplastikoen eragina itsasoan: ehungintza sektorea Irati Lazpiur-ek burutua.


Lanak goian aipatutako Batzordearen aurrean aurkeztu ondoren, denbora egon zen Kontraste eta Balorizazio taldearen eta parte-hartzaileen arteko trukea egiteko. Oso aberasgarria izan zen bi aldeentzat, eta kontzeptu batzuetan sakontzeko, ikuspegi desberdinak ezagutzeko eta ikertutako gaiekin lotutako beste proiektu eta eragile batzuei buruzko ezagutza zabaltzeko balio izan zuen.


Nabarmentzekoa da Pilar Díezek parte hartu duela GRAL aurkezteko modua berritzea ahalbidetuko duten proposamenak egiten laguntzeko, eragileekiko kontrastea eta diziplinartekotasuna barne.


Emaitza positiboak ikusita, hurrengo edizioan hainbat diziplinatako ikasleekin eta proiektutik kanpoko eragileekin Batzordeak egitea proposatuko da, elkartruke-testuinguru aberasgarri bat proposatzen jarraitzeko gizabidezko unibertsitateari dagokionez, hau da, Ocean i3-ko ikasleen proiektuak mugaz gaindiko ekonomia urdinaren ingurune sozioekonomikoarekin sakabanatzea eta balioestea ahalbidetuko duena.


Comments


bottom of page