2020ko uztailaren 27an, UPV/EHUko Berrikuntzaren, Gizarte Konpromisoaren eta Kulturgintzaren arloko Errektoreordetzak Ocean i3 mugaz gaindiko proiektua IKD i3 berrikuntzako proiektu instituzionaltzat hartzeko hitzarmena sinatu zen.
Irakasle partaideei hezkuntza berrikuntzako nazioarteko proiektuan duten inplikazioa akreditatzeko, irakasle bakoitzak Ocean i3n egiten diren jardueretan aktiboki parte hartu behar du eta COVID-19aren testuinguruan Ocean i3 proiektuan ezarritako berrikuntzei buruzko bukaerako txosten batean ekarpenak egin behar ditu, bere gogoetaren eta esperientziaren bidez.
Gainera, nor bere borondatez, jarraian proposatuko diren lantalde batean edo batzuetan parte har dezake, eta jarduera hori plus gisa aipatuko da ziurtagirietan.
Irakasle taldeak zer konpromiso hartuko ditu Ocean i3 Mugaz gaindiko Campusean?
a) Ocean i3 Mugaz gaindiko Campusa IKD i3 estrategiarekin bateratzea. Horrela, ikerketan oinarritutako ikaskuntza metodologiaren erabilera intentsifikatzea eta hala nahi duten ikasle partaideei ikerketa taldeetan sartzeko aukera emango dieten aliantzak bilatzea.
b) Proiektuan parte hartzen duten kideei GJHen ulermen holistikoan laguntzea, erronketan diziplinez gaindiko taldeak sustatzea eta beren lan egiteko moduaren berri ematea beren ingurune hurbilenean: fakultate eta eskola partaideetan.
c) Proiektu honetako esperientzia komunikatzea, bai UPV/EHUko barne esparruetan (hezkuntza berrikuntzako jardunaldiak, irakasleen prestakuntza, etab.), bai gizarteari begira (dibulgazioa).
d) Esperientziaren berri ematea foro zientifikoetan eta hezkuntza berrikuntzakoetan, baita iraunkortasunerako hezkuntzari buruzko aldizkari eta argitalpenetan ere.
e) IKD i3 Laborategia proiektuetako etapakako garapen eredura egokitzea, bertan eskatzen diren ebidentziak emanez.
Berrikuntzaren, Gizarte Konpromisoaren eta Kulturgintzaren arloko Errektoreordetzak, berriz, zer konpromiso hartuko ditu Ocean i3 Mugaz gaindiko Campusa proiektua garatzeari begira?
a) Ocean i3 Mugaz gaindiko Campusa proiektua IKD i3 berrikuntzako proiektu instituzionaltzat jotzen da. Horrek esan nahi du hezkuntzan eragin handia daukan eta IKD i3 hezkuntza eredu propioarekin lerrokatuta dagoen ekintza sortatzat jotzen duela –eredu horrek garapen iraunkorrarekin lotutako eta konprometitutako konpetentzia konplexuen osaketan eragin positiboa du–. Hori dela eta, eredua beste titulazio batzuetara hedatzeko bideak aztertzen jarraituko da.
b) Ocean i3 Mugaz gaindiko Campusa IKD i3 berrikuntza proiektuen ohiko funtzionamendu arauekin kudeatuko da (esleitzen zaion HELAZeko kideak aholkuak eman eta jarraipena egingo du, gastuak kudeatu, ziurtagiriak)
c) Ocean i3 Mugaz gaindiko Campuseko irakasle taldeari IKD i3 berrikuntza taldeen tratu bera emango zaio, irakaskuntza arloko prestakuntza, berrikuntza edo ebaluazioko barne deialdietan irakaskuntza meritu gisa aitortzeari dagokionez. Inola ere ez da krediturik emango horren truke.
1. lantaldea: Ocean i3 GRAL, MAL, praktika edota irakasgaien Gida
Lantaldearen helburua:
2000ko irailerako GRAL, MAL, ikerkuntza-lan, praktika edota inplikatutako irakasgai guztien gidak (mota bateko edo besteko gida izan beharko da, bakoitzak bere titulazioan duen esparrua kontuan izanik) Ocean i3 Proiektuari egokituta izan beharko ditu.
Entregatzeko dokumentuak:
2019/2020 ikasturtean Ocean i3 proiektura egokitutako gida eta irakasgai-programen multzoa
Etorkizuneko gida eta programak Ocean i3 proiektura egokitzeko jarraibideak
2. lantaldea: Ocean i3, enplegagarritasun-bide
Lantaldearen helburua:
denplegagarritasunari/ laneratzeari begira, ikasleek Ocean i3 proiektuan aurkitzen dituzten sendotasun-adierazleak nahiz ahulgune-adierazleak 2020ko irailerako zehaztuak izatea.
Entregatzeko dokumentuak:
- Dokumentu bakarrean azalduko dira, testigantza gisa, ikaslea laneratzeko Ocean i3 proiektuak dituen sendotasun eta ahuleziak
3. lantaldea. Gizarte-eragileak nahiz praktikak egiteko entitateak identifikatzea eta Ocean i3 erronka-mintegia
Lantaldearen helburua:
2020ko irailerako, datorren urtean parte hartzeko dagoeneko kontaktatzea lortu den eragile sozialen zerrenda eta mapa egitea (erronkak proposatuko dituzten eta/edo praktika-aldiak egiteko eremuak eskainiko dituzten eragileak) eta,
ikasturte honetan jorratu ezin izan diren erronkak lantzen joateko ideiak proposatzea
Entregatzeko dokumentuak:
Gizarte-eragileen zerrenda eta mapa (lurralde, jarduera-mota,… kontuan izanik)
Erronka-mintegia aurrera ateratzeko proposamenak dokumentatzea
4. lantaldea. eGelaPI-n lan egiteko laguntza
Lantaldearen helburua:
aeGelaPI plataformaren bidez, COVID-19ren egoerak ezarri duen online irakaskuntza-ikaskuntza ingurune berriari laguntza ematea.
Entregatzeko dokumentuak:
- eGelaPI plataforman Ocean i3 erkidegoko partaideen arteko komunikazioa eta lanak garapena bermatzeko gauzatutako jardun
Comments