top of page
Buscar

Nola erabili Egela Pi?

Ocean i3 proiektuaren barruan, ikasleen lanari ikusgarritasuna ematera zuzenduta dago EgelaPi plataformaren erabilera. Moodle honen bidez, proiektuan parte hartzen ari diren ikasleek lantzen ari diren erronka guztien atal bat aurkituko dute, eta materiala igo ahal izango dute gainerako parte-hartzaileekin partekatzeko. Komunikazioa mantentzeko eta egiten ari den lana errazteko modu bat da; izan ere, lanen edukia eta horiekin lotutako artikulu interesgarriak partekatuz, posible da informazio interesgarria biltzea, erronka eta lan pertsonalak aberasteko edukia sortzen jarraitzeko.

Gainera, hiztegi, itzultzaile eta lagungarri izan dakizkizukeen gainerakoetarako estekak aurkituko dituzue.

COVID-19ren eraginez bizi dugun ezohiko egoera dela eta, EgelaPi izango da lanean jarraitzeko erabiliko dugun tresna. Zuen erronkaren araberako bilera birtualetarako sarbideak ikusi ahal izango dituzue, hori izango baita gure mintegiekin modu birtualean aurrera jarraitzeko modua.

Beherago, EgelaPiren egitura azaltzen dizuegu argazkiekin.

Erabiltzera animatzen zaituztegu!


Lehen argazki honetan, EgelaPi barruko Ocean i3 atalean sartu eta berehala zer aurkituko dugun ikusten da.

Esan liteke hasierako aurkezpen bat dela, non eskuineko atalean, ikastaroaren laburpenaz gain (2. zenbakia), foroetara sartzeko aukera dugula, bileretara sartzeko gela birtualera sartzeko aukera, eta "baliabideak" erlaitza (1. zenbakia), hainbat ataletara sartzeko aukera ematen duena, hala nola erronkak, datu-baseak edo mintegiak.


Argazki honetan, abisuen atalak (3. zenbakia) daude nagusiki, non abisu eta nobedade orokorrak argitaratuko diren. Gainera bilera birtualen atala eta jarduera eta albiste interesgarriena ere aurkituko ditugu.


"Erronkak" atalean (4. zk.) klik egiten badugu, lantzen ari garen erronka guztiak nola agertzen diren ikusiko dugu.

Parte-hartzaile bakoitza bere erronkan sartzen denean, erronkaren deskribapena aurkituko du, hura proposatu zuen gizarte eragilea, eta koordinatzailearen izena.


Beherago, forora, bilerara eta taldeko txatera sartu ahal izango da, ikasleentzat aktibatuta dagoenean.

Irudi honetan ikus dezakegu:



Informazio gehiago nahi izanez gero, esteka honetara jo dezakezue, UPV/EHUk bere webgunean duen EGelaPi eskuliburua: https://www.ehu.eus/eu/web/ecampus/prestakuntza-iraunkorrerako-gela-birtualak-egela-pi-


Comments


bottom of page