top of page
Buscar

Zer da Ocean i3?

Euskal Herriko Unibertsitatea eta Bordeleko Unibertsitatea elkarlanean ari dira ozeanoaren iraunkortasunerako hezkuntza-berrikuntza sustatzen duen mugaz gaindiko proiektu honetan.


Ocean i³ esperimentazio pedagogikoko proiektu bat da, Bordeleko Unibertsitateak eta Euskal Herriko Unibertsitateak elkarlanean garatua, euskal-akitaniar kostaldeko plastiko eta mikroplastikoen kutsadurara bideratua.


Bi helburu ditu: batetik, bi unibertsitateetako ikasleek proiektuan parte har dezaten lortu nahi du, hainbat gradutako ikuspuntuak emateko, eta, bestetik, modu orokorragoan, bi unibertsitateak inguratzen dituen mugaz gaindiko gizartea sentsibilizatu nahi du, Espainia aldean Euskadi eta Nafarroa barneratzen, eta Akitania-Berria eskualdea Frantzia aldean, Bordeleko Unibertsitatea dagoen lekuan.


"Ikasleek ingurune multikultural eta eleaniztun aberasgarrian lan egiten dute"

Proiektua garatzean, ikasleek proposamenak egiten dituzte, eta proposamen horiek eduki akademiko gisa islatzen dira, tokiko eragileek planteatutako erronkei erantzuteko; izan ere, haien misioa lotuta dago edo mesede egin diezaioke Ozeanoko plastiko eta mikroplastikoen bidezko kutsaduraren problematikari.


Proiektuaren dinamika komunitate osoak eragile sozialekin egiten duen lehen topaketa batean erronkak aurkeztean oinarritzen da, non parte-hartzaile bakoitzak bere edukia ematen du, eta jarraipena beste 4 workshopekin egiten da ekainaren amaierara arte.

Gainera, 2020ko berrikuntza POCTEFA finantzaketa da, Espainia-Frantzia-Andorra mugako lurraldearen garapen jasangarria sustatzeko sortutako lurralde-lankidetzako Europako programatik ekarritakoa.




Comments


bottom of page